Biziko Ditugu

Eta berriz ere partekatuko
ditugu sanferminak
Zer dira sanferminak? Zer zapore dute? Zer soinu? Nola aldatu dira? Zerk egiten ditu festa paregabe hori? Noiz hasten dira? Noiz amaitu?

Iruñean urte osoan zehar daude sanferminak gure gogoan. Sanferminzale ororentzat (adina eta jatorria edozein direlarik) sanferminen esanahia ere inoiz esandakotik baino askoz haratago doa.

Horregatik, gonbidatzen zaitugu ikus-entzunezko “eskaileratxo” honetan gurekin bat egin dezazun. 2021eko urtarrilaren 1ean hasi zen hartaz ari gara, noiz eta gure festekin zer gertatuko ote zen oraindik ez genekienean.

Adi gure protagonistei. Sentitu, bidaiatu haien oroitzapen eta irriketan barna, hunkitu, eta, batik bat, partekatu bideo hauek munduarekin. Horrela baliteke erantzunak topatzea jakiteko zer diren sanferminak barrutik bizi ditugunontzat.

Iruindarrok… ¡Viva San Fermín! Gora San Fermin!

#BizikoDitugu

Urtarrilak 1

Historikoak

2021eko urtarrilaren 1a. Iraganaz balantzea egiteko eguna. Etorkizunari so egitekoa. Urtarrilaren 1 honetan, galdera batek egiten zuen burrunba iruindarren bihotzetan… Izanen ote da sanferminik aurten?

Otsailak 2

Mundialak

2021eko otsailaren 2a. Mundu erdia konfinaturik. Oraindik ere Iruña erdia, baietz, gure festak ospatuko genituelakoan.

Martxoak 3

Hunkigarriak

2021eko martxoaren 3a. Gure festak ospatzeko itxaropenak apaltzen doaz. Oroitzapen eta emozioen unea da, eskailerako maila honetan.

Apirilak 4

Abegitsuak

Apirilak 4. Sufritzen ari gara oraindik pandemiaren ondorioz. Murrizketak beharrezkoak dira. San Lorentzoko kaperak ostalaritza omendu du.

Maiatzak 5

Zirraragarriak

Maiatzak 5. Garbi dago, aurten ez da festarik izanen. Izan ere, “niri zu axola”. Hartara, emozio-oroitzapenak gogora ekarri eta adi egonen gara gure bihotz azeleratuen pumpum erritmoko festa-soinuari.

Ekainak 6

Bat-batekoak

Ekainak 6. Biziko Ditugu!! Kaleak berriz ere izanen dira beti izan diren zoriontasun-agertoki. Berriz eginen dugu barre, dantza, inprobisatu eta besarkatu, ziurtasun bakar batez etxetik irtetean: egun bakoitza bestelakoa izanen da; gau bakoitza, zoriontsu.

Uztailak 7

Jendearena

Uztailak 7? San Fermin!

Egun bat baino askoz ere gehiago. Festa bat baino askoz ere gehiago.

San Fermin Iruña da.

San Fermin zu zara, eta zu, eta zu.

Partekatu